Gorlizko eskolako umeak dermatitis eta alergiakaz hasi dira

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko aza. 19a, 12:25

Gorlizko ikastetxean ikasturte hasieratik garbitzaileak huelgan dagoz. 500 ume dagoz ikastetxean, eta egoera jasangaitza dala salatu dabe gurasoek. Elia Fernandez Gorlizko ikastetxeko gurasoen alkarteko kidea alkarrizketatu dogu gaur "Goizeko Izarretan".

Gurasoen alkartea eta zuzendaria, langileakaz eta Udalagaz batu dira. Langileek esan deutse huelgarako eskubidea daukela, eta udalak, arazoa langileen eta enpresaren artekoa dala. Langileek udalari egin deutsen eskaria, hurrengo kontrazinoan gitxieneko baldintza batzuk exijitzeko konpromisoa hartzea. Eta ez kontratu merkeena aukeratzea. Egoerea bideratu arte, umeak etxean izteko aukerea be pentsau dabe, baina ezinezkoa da hori burutu ahal izatea.

Osorik irakurri