Pandemiagaz lotutako datuek kezkatzen dabela esan deusku EH bilduko legebiltzarkideak. Covid19 pasaportea beste neurri batzukaz batera joan behar dan araua dal uste dau Agirrek. Legebiltzarkidearen eretxian ziurtagiria jatetxetan eskatzea gaueko tabernetan eskatzea baino errezagoa izango da.
Zapatuan EH Bilduk egindako manifestazinoa indar erakustaldi bat izan zala esan deusku Jasone Agirrek. Independentziarako bidean geldiune askoz dagoz Agirreren berbetan eta horreetariko bat erabagiteko eskubidearena da. Horretan gaiak adosteko Legebiltzarreko talde bat baino gehiago prest ikusten dauz legebiltzarkide durangarrak. Agirreren eretxian independentzia azken helmuga da eta bidea luzea da.
Plataforma handietan (Netflix, Disney Chanel...) eskaintzen diran edukinen kopuru bat euskeraz izatea legez arautu beharko litzakela uste dau Jasone Ahirrek. Gai honetan Katalaunian oso kontzientziauta dagozala esan deusku eta Euskal Herrian horretarako sasoia dala.