Bermeoko zamaontzien portuak urtean 250 mila tona mobiduten dauz

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko aza. 22a, 11:00

Bermeoko portua, inguruko ekonomiaren dinamizatzaile da. Arrantza portua izateaz gain, Bermeokoa merkantzia portua be bada. Bermeo Offshore enpreseak 30 bat urte daroaz merkantziakaz lanean, garraio ontzi txikiagoak dira Bermeon dabilzanak, Bilboko portuagaz konparau ezkero. Gotzon Uribarri, Bermeo Offshore enpresako zuzendaria "Goizeko Izarretan" saioan eduki dogu gaur. 

Egoerea aldakorra da, baina datu batzuk emotekotan, urtean 250 mila tona mobitzen dira, ehun bat itsasontzi, Uribarriren esanetan. Sollubeko tunela momentu honetan proiektua baino ez da baina tunel horrek mesede egingo leuskiela onartu deusku Bermeo Offshore enpresako zuzendariak.

Osorik irakurri