Itxaso Atutxa (EAJ): "Kontzertu ekonomikoa ez da Euskadi paradisu fiskal bihurtzeko tresna bat"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko aza. 23a, 13:35

Euskadin Pedro Azpiazu ogasun eta ekonomia sailburuak ez dau lortu akordiorik oposizinoagaz datorren urteko aurrekontuen ganean. Elkarrekin Podemosek osoko zuzenketea aurkeztuko dauela iragarri dau eta ikusi egin beharko EHBilduk zer erantzuten dauen. BBBko presidenteak esan dau Ogasun sailburuak oso proposamen ona aurkeztu deutsola EH Bilduri. 

Bestalde epaileek covid ziurtagiria bertan behera laga izanaz galdetuta Itxaso Atutxa buruzagi jeltzaleak harrituta eta hasarre dagoala esan deusku, bere berbetan aditu askok esan dabe nahiko arrazoi egozala epaileen babesa lortzeko.

Euskal fiskalidadeaz enpresari batzuk esan dabenari erantzunda EAJko Bizkaiko buruak adierazo dau Kontzertu Ekonomikoa ez dala Euskadi paradisu fiskal bihurtzeko tresna bat.

BECen EAJk domekan ospatuko dauen batzar nagusiaz ber bera egin dogu BBBko presidenteagaz. 

Osorik irakurri