Herriz Herri saioan, Artean egon gara. Alberto Intxaurraga alkateagaz jorratu dogu udalerria zelan dagoen. Beste udalerri askotan lez, aurrekontua prestatzen dabilz sasoi honetan. Datorren urtera begira, uria antolatzeko planean aurrera egitea da asmoetariko bat. Beste bat, Ekoetxea musikara bidearatzea eta indartzea da. Leon Bilbao eta Maurizia Aldeiturriaga trikitilariak herrikoak izan ziran, eta horri balioa emon gura deutsie.