I. Martinez (Elkarrekin Podemos-IU): "Leku itxietan CO2 neurgailuak jarri behar dira"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko aza. 24a, 13:38

Elkarrekin Podemoseko Iñigo Martinez legebiltzarkidea izan dogu goizean Bizkaia Irratian. Zientzialariek dinoena betetearen aldekoak dira eurak. Eta hasieratik proposatu dabela honegaz lotuta, leku itxietan CO2a neurtzeko gailuak ipintea. Jaurlaritzaren aurrekontu proposamenari osoko zuzenketea aurkeztuko deutso Elkarrekin Podemos- Izquiera Unida koalizinoak. Koalizinoaren proposamen estrategikoei uko egin deutse gobernuak, eta horregaitik erabagi dabe osoko zuzenketea aurkeztea. Iñigo Martinezegaz alokairua arautzeko legeaz eta emakumeen aurkako indarkeriaz be berba egin dogu gaur.

Osorik irakurri