Herriz Herri saioan, Artean egon gara. Gaztelu eta Elexabeiti elizateek bat eginda sortu zan Artea. Isaac Atutxa Euskal Filologian lizentziaduna eta historia zalea da. Atutxa abizenaren jatorria ikertzen hasi zan orain dala urte batzuk. Dimatik datorren ustea dago, baina Isaac Atutxak uste dau Lemoan dagoela jatorria. Elexabeiti eta Gaztelu elizateen sorrerari buruz be egin deusku berba.