Unai Marinok ez dau sekula ahaztuko Carlos Tartiere zelaia. Aulestia, bere lehengusua, ikustera joaten zan harek Oviedon jokatzen ebanean eta bigarren A mailan debutatu eban aurreko asteburuan Oviedoren aurkako partiduan. Plantilako hirugarren atezaina izan arren, ondarrutarrak titulartasuna eskuratu dau. Marinok konfiantza handia dauka taldean eta garbi dino urten egingo dabela sailkapeneko zulotik.