Historia egin dau Aitor Goikoetxea bizkaitarrak, IED Barcelonako ikasleak, ITS Responsible Creativity Award powered by Allianz sari ospetsua jaso eta gero, Aitarekin Afaltzen ikasketa-amaierako bildumagaitik. Mundu osoan ezaguna dan lehiaketa da, modan eta diseinuan talentu gazteak biltzen ditualako, oztopoak gainditzeko gai diranak, beren sormena eremu fisikotik kanpo komunikatzeko tresna berriak menderatuz. Eta meritu gehiago gehitzeko, esan beharra dogu Aitor lehenengo espainiarra dala sari hau jasotzen.