Algortako Aita Trinitarioen eskutik sortu zan Argia Fundazinoa orain 32 urte. Buruko gaisotasun larriak daukiezan personakaz eta familiakaz lan egiten dabe. Urtero sensibilizazino jardunaldiak antolatzen dabez. Martin Baraiazarra Aitak, Argia Fundazinoko presidenteak azaldu deuskunez, jardunaldion helburua ezintasunakaz lotutako estigmekin apurtzea da. Bihar eta etzi 300 lagunetik gora batuko dira jardunaldiotan Bizkaia aretoan.