Orozkoko SPIUK taldeak pandemian zehar bere fakturazinoa %31 handitu dau

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko abe. 1a, 00:00

SPIUKek txirrinduzaleentzat erropa, oinetako eta gailuen ekoizpena egiten dabe. Produktuak, Bizkaian saltzeaz gain Asian eta Europan, 30 herrialdetan saltzen dabez. Orozkon 35 behargin daukiez eta SPIUKen beren beregi bizikleta erabiltzaileei begirako betaurrekoak, kaskoak eta  erropak sortzen dauz.

Pandemian enpresaren fakturazinoa %31 hazi da eta nazinoartean salmentea areagotzeko asmoa dabela esan deusku SPIUKeko ordezkaria dan Gaizka Castañizak. Asiako produkzinoan egondako etenaldiak gailuen hornikuntzan arazoak eragin deutsezala be onartu dau Castañizak. 

 

Osorik irakurri