Etzi hain zuzen, Durangoko Azoka zabalduko dabe. Agintarien erabagien zain dagozala esan deusku Beñat Gaztelurrutia Gerediaga alkarteko kudeatzaileak. Eta neurri barrietara be moldatuko dirala.
Durangoko Azokara joateko erreserba sistemea martxan dago astelehenetik. Eguneko bost txanda egongo dira Landako Gunen sartu ahal izateko. Txanda bakotxean 1.200 bisitari sartu ahal izango dira. Erreserba sistemea, Landako Gunerako eta Ahotsenea musika espaziorako ipini dabe martxan. Eguerdiko orduak (12:00-14:00) dira arrakasta handiena daukienak.
Pertsona bakotxak lau lagunentzako sarrerea hartu ahal izango dau. Ume txikientzako be sarrerea atara behar izango da. Eta aurten erosketak Landako Gunera joanda, edo on line be egin daitekez. On-line dendea bihar zabalduko dabe.
Musikari jagokonez, hainbat nobedade aurten. 990 nobedade dagoz aurtengo azokan, iaz baino 180 gehiago.