Pandemiako hilerik gogorrenak igarota, apurka apurka hasi gara barriro plazak beteten. Hori zehaztu deusku gaur Paul Bilbao Euskalgintzako Kontseiluko buruak "Goizeko Izarretan" irratsaioan.
Kongresuan eztabaidatzen dabilen plataforma digitalen auzian emisinoen %6 euskeraz, galizieraz eta katalanez bermatu daiten Madrilen presinoa eragingo dabela aurreratu deusku Paul Bilbaok. Bestalde laster etorriko diran Durangoko Azoka eta Korrika hizkuntzarentzat bultzada handia izango dirala gogorarazo deusku. Era berean gazteen euskera mailak asko kezkatzen dauela autortu deusku.