Victor Gutierrez (Gurutze Gorria): "Uriolei aurre egiteko 50 boluntario, moto-bonbak, oheak eta gailuak prest daukaguz"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko abe. 9a, 13:35

Ibaiek gainezka egiten daben edo ez aztertzeko 24 orduz martxan dabilen boluntarioen taldea dauka Bizkaiko Gurutze Gorriak.  2020an boluntario izateko eskaerek gora egin eben Bizkaian. Hiru mila eskaeratik gora izan ebezan Bizkaiko Gurutze Gorrian. Eta boluntario horreetatik, 900ek jarraitzen dabe aurten be. Gehienak gizonezkoak dira, eta gazteak 18 urtetik 30 urtera bitartekoak. Victor Gutierrez Bizkaiko Gurutze Gorriko presidentea da eta "Goizeko Izarretan" irratsaioan eduki dogu gaur.  

Pandemian edozein lanetarako prest egon dira boluntarioak.
 Larrialdietan be laguntzen dabe gaur egun. La Palmako sumendiak eztanda egin ebanean, hasieran, bi boluntario joan ziran Bizkaiko Gurutze Gorritik. Gero, 24 gehiago eta momentu honetan, oraindik 4k jarraitzen dabe han. Eta gabonaldian jostailuak be batzen dabez, beharrizanean dagozanei laguntzeko. Asteburu honetatik aurrera, Sestaon eta Erandion egingo dabe bilketea. Jostailu barriak behar dabez.

Osorik irakurri