Yauri Etxaldean izan gara, Beñat Bilbaogaz. Baserritar gazte hau Yauri Etxaldean dabil gaur egun, soloa lantzen eta abereak zaintzen, besteak beste. Yauri Etxaldeko Juanan Zabala dauka maisu. Beñatek esan deuskunez, zortekoa da bera, lur eremu horretan behar egiteko aukerea daukalako. Izan be, lurra lortzea da gatxena nekazaritzearen munduan hasteko.