Harrera oso ona izan dau Iban del Camporen "Serendipia" filme laburrak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2021ko abe. 13a, 00:00

Donostiako Zinemaldian estreinau zan, Bilboko Zinebin be ikusi zan, Lekeitioko Euskal Zine Bileran Urrezko Antzarra irabazi eban eta Durangoko Azokako Irudienean be txalo zaparradeagaz hartu eben filme laburra. Zineuskadiren Itxitik izeneko deialdian sortutako lana da honakoa. Ikus-entzunezkoei zuzendutako deialdia izan zan eta konfinamenduagaz lotutako lanak aurkeztu behar ziran. Euskal Herrian kokatzen da istorioa. Birologoen lana, laborategi barruko lana erakusten da. Euskal txertoaren bila dabiltzan birologoak litzatekez. Amancay Gaztañaga eta Joseba Usabiaga dira aktore protagonistak. Iban del Campo zuzendariagaz egin dogu berba.  

Osorik irakurri