Athleticek garaipen garrantzitsua lortu eban Alavesen aurka Lezaman. Ane Azkona aurrelari nafarrak gol bi sartu ebazan derbian. Azkonak lesino larria izan eban aurreko denboraldian eta sei hilabete egin ebazan zelaietatik kanpo. Indartsu eta gogotsu itzuli da denboraldi honetan. Athleticeko aurrelariak amaiera ona emon gura deutso urteari, Granadilla Tenerife eta Atletico de Madriden aurkako partiduak irabazita.