Euriteek kalte handiak eragin zituen Trabakua gainean, errepidean, eta denporatxoa beharko da guztiz konpontzeko. Baina bide horren erabiltzaileei konponbideren bat emon gura jake ahalik eta bizkorren, eta gabon egunerako behin behineko konponketak eginda egongo dira. Horretaz, bideetako neguko planaz, tuneletako segurtasunaz, datorren urteko aurrekontuez eta bidegorri sareaz egin dogu berba Imanol Pradales diputaduagaz.