Kulturea eta internet batzen diran jaialdia da honakoa. Caostica eta Borja Crespo dira antolatzaileak. David Galan Galindo, Pablo Vara eta Eshau Dharmak zuzendutako "Gora Automatikoa" animazinozko filmea eskeini zan atzo hasteko. Zapatura bitartean danetarik izango da, proiekzinoak, masterclass-ak, kontzertuak, berbaldiak...Euskadiko podcast onenak saritzeko asmoa be badaukie aurten.