1986. urtean zabaldu zan Bilbon Fundicion aretoa. Laura Etxebarria eta Luque Tagua izan ziran bultzatzaileak. Europako garai hartan egoan abangoardiako zirkuitu eszenikoan sartzea izan zan euren asmoa. Urteotan 1700 ikuskizun baino gehiago eskeini dira bertan. Horrez gain, 200 montai baino gehiago ekoizten lagundu dabe. Dantzaldia edo Lekuz-Leku jaialdien antolatzaileak be badira. Iluntzean, aretoaren historia laburbiltzen dauan bideoa eskeiniko dabe.