25 adintxikikok igaroko dabez Gabonak Bizkaian. Danetara, 83k Euskal Herrian. Chernobil alkarteak Harrera programeari ekin deutso barriro, pandemiaren ondorioz 2019tik etenda egon ostean. Alkartetik azpimarratu dabenez, Gabonetako programa hau berezia izango da. Batetik, urte biren ostean barriro alkartuko diralako eta bestetik programan familia eta adintxikiko barriak sartzen diralako lehenengoz.