Irun Hiria literatur saria irabazi eban irailean Leire Vargas durangarrak. 19 urteko idazleak, 40 bat poema bildu ditu "Dena ametsa den irudipena" izeneko lanean. Bere esanetan, poema intimoak dira eta sentimendu gizatiarrak dira bertan nagusi. Elkar argitaletxeak zemendian argitaratu eban Vargasen poema liburua.