0 eta 2 urtekoentzat batetik eta bestetik 3 eta 6 urteko neska mutilei eskeinitako tailerrak eskaintzeko asmoa eukan Aiko taldeak datorren astelehenean Bilboko Campos Antzokian. Momentuz ez, baina ahal danean egingo direla esan deusku Sabin Bikandik. Aikoren Youtubeko kanelean hiru ekimen jarraitu ahal izango dira online. Domekan, erromeria, martitzenean Aingeru Berguicesek gidatutako dibulgazino-jarduerea eta eguaztenean Dantzan Pandero Kantuz saioa.