Egunotan mezu baikorrak zabaldu dira, birusa makalduz doala eta Omikron aldaerea pandemiaren amaierearen hasierea izan leikela-eta. Miren Basaras mikrobiologearentzat goizegi da holako baieztapenak egiteko, ikusita zenbat kutsadura dagoen eta jentea ondino hilten dala. Bakunen urteurrena bete da gaur, eta Basarasek esan deusku txertoak mundu osora zabaltzea garrantzitsua dala.