`Kulixka´ izeneko yate klasikoan itsasora egindako urteeretan itsasoko animaliei ataratako argazkiek osotuten dabe erakusketa hau. Atabaka alkartearen laguntzaz, balioan ipini gura izan da Lekeitioko ondare natural hau, bere ezagutza herriaren artean zabalduz eta sustatuz. `Lekittoko beste patari horrek´ erakusketea urtarrilaren 6ra arte egongo da ikusgai, Lekeitioko Udalaren Eskolape aretoan.