Lointek Gernika Bizkaiak amets txarra bizi izan dau Turkian. Europako Txapelketatik kanpora geratu da, 24 puntuko aldea izan arren. Kevin Huber prestatzaile fisikoak esan deuskunez, sinistu ezinikoa da bizi izan dabena. Orain, salaketa publikoa egin eta gero, jokalariek eta talde teknikoak ligara begiratu behar dabela nabarmendu dau. Kanaria Handiaren aurka, domekan.