Athleticek Superkopako finala jokatuko dau txapela buruan dauela. Atl. Madrid kanporatu dau finalaurrekoan (1-2). Partidu serioa egin eben zurigorriek. Finalean, Real Madrid izango dabe aurkari. Ligako txapelduna kanporatu eta gero, ligako liderraren aurka jokatu behar dabe finala. Bizkaia Irratiko futbol adituen eretxia batu dogu. Juan Carlos Latxaga kazetaria, Gari Fullaondo Kimet Sporteko arduraduna eta Ibon Larrazabal zein Luis Prieto futbolari ohiak itxaropentsu dagoz.