Ane Zabala eta Galder Perez dira gaur egun Gilkitxaro. 25 urteko ibilbidea eginda, Ehaze, antzerkizaleen alkarteak bultzatuta "25 Gau eta bat gehiago" liburua kaleratu dabe. Antzrkiaren ganko garai oso baten erretratua egiten da bertan. Gilkitxarok eragindako oroitzapenak be batzen dira. Kolaboratzaile ugari tartean, Josu Camara, Irati Jimenez, Ander Lipus, Idurre Eskisabel, Lutxo Egia edo Olatz Gorrotxategi. Azken garaian taularatutako hiru antzezlanen testuak be badakarz liburuak.