Ager Izagirre: "Kontuz, baina bildur barik jokatzeko unea da"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko urt. 19a, 14:45

Herriz Herri saioan, Mungian egon gara San Antontxu biharamonean. Ager Izagirre alkateagaz aztertu dogu udalerriaren egoerea. 2022. urte honetarako, 24 milioiko aurrekontua daukie. Izagirrek nabarmendu dau 3 milioi pasau daukiezala inbetsinoetarako. Esate baterako, 800 mila euro erabiliko ditue kiroldegia barritzeko. Covid aldiari jagokonez, kontuz ibili behar dala adierazi dau, baina bildur barik jokatzeko sasoia dala.

Osorik irakurri