Arrigorriagan estreinauko da bihar Tattakaren azken lan hau "Sexberdinak". Telmo Irureta, garun paralisia dauan aktorea eta Kepa Errasti aktore eta zuzendaria dira antzezlanaren egileak. Irureta, aktoreetariko bat be bada, Aitziber Garmendiagaz batera. Ana eta Nico igogailu baten ezagutzen dira eta lagun handiak egin. Gurpildun aulkietan ikusiko dau publikoak antzezlana. Esperientzia komunitarioa bizitzeko erea izango dau publikoak. Arrigorriagan eskeini ostean Euskal Herrian zehar eskeiniko da "Sexberdinak".