Berriatua, Etxebarria, Ispaster eta Markina-Xemeingo udalek sortu dabe, Energiaren Euskal Erakundea eta Krean ingeniaritza-enpresa sustatzaileakaz batera. Inguruan ekoiztutako energia sortzeko eta kudeatzeko kooperatibea da. Horretarako, Etxebarrian eguzki-parke foltovoltaiko bat eregitea aurreikusi dabe. Ekimenaren helburua, kooperatibea osotuten daben personak edo familiak sortzen dan energiaren jabe izatea da. Herritarrek euren energia sortu, sustatu eta konsumiduko dabe Lea Artibain.