2020. urtean bete ebazan ehun urte Juan Crisostomo Arriaga kontserbatorioak. Pandemia dala eta atzeratu egin behar izan dabez ospakizunak eta aurten egingo dira. Eguen honetan ekitaldi instituzionala izango da. Martian barriz, aste kulturala egingo da. Horrez gain, kontserbatorioaren ganeko dokumentala eta liburua aurkeztuko dira. Jesus Meltxor, kontserbatorioko irakasle eta urteurrena antolatzen ibili dan lan taldeko kideagaz egin dogu berba.