Karmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamenak emoteko ekitaldian, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Bingen Zupiria Kultura sailburua egon dira ekitaldian, beste agintari batzuen artean. Zupiriagaz berba egiteko aukerea euki dogu. Hunkituta dagoela adierazi dau. Izan be, Zupiriak lotura estua izan eban Derioko Seminarioagaz eta Labayru Ikastegiagaz Udako Ikastaroen bidez. Covidari aurre egiteko neurrien gainean zein kirol arloari buruz be egin deusku berba. Kutsatu kopurua izugarria dala nabarmendu dau, eta neurriak aldatzeko kontuz ibili behar dala.