Karmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamenak emon ditue Bilbon. Kuluratik Elizearen lana Bizkaira zabaltzeko lana hatzen dabe aintzat. Aurtengoa hirugarren aldia izan da, eta lau pertsona aitatu ditue. Juan Mari Uriarte Donostiako gotzain emeritoa, Josune Ariztondo Kultura ahaldun ohia, Ander Materola Labayru Ikastegiko zuzendari ohia eta Anjel Mari Unzueta Bilboko bikario nagusi ohia. Lehenengo hirurek, eurek jaso dabe aitamena Joseba Segura Bilboko gotzainaren eskutik. Unzueta zanaren aitamena Lourdes arrebeak jaso dau. Lau Haizetara saioan emonaldi berezia egin dogu BBK Aretotik. Andoni Gerrikaetxebarria Bilboko bikario nagusiagaz egin dogu berba Karmelo Etxenagusiari, aitamenei eta aitatuei buruz.