Euskalduna Jauregian izango da estreinaldia gaur iluntzeko zazpiretan. Bilboko Udal Txistulari Bandatik esan dabe kontzertu-denboraldiko emonaldi erakargarrienetariko bat izango dala gaurkoa. Zirkozaurre konpainiarentzat be berezia izango da. Euskal doinuak malabarakaz koreografiatuta eskeiniko dabez. Estreinaldiaren ostean, leitekeena da "Sua Piztuz" Bilboko Aratusteetan be eskaintzea. Imanol Suso malabaristeagaz egin dogu berba.