Benetan Be konpainiaren bigarren lana da "Porno Versus Afrodita (edo Ilove #GorkaUrbizu" antzezlana. 2020ko urrian estreinau eben. Iaz, emonaldi ugari eskeini ebezan eta aurten, bariku honetan hasita, leku askotan eskeiniko dabe. Umorezko antzezlana da, sexu harremanek eragiten dabezan zalantzak eta ezintasunak agerian jarriz. Patricia Urrutia da testuaren egilea, zuzendarietariko bat eta aktoreetariko bat. Beragaz egin dogu berba.