Emakumezkoen ohorezko mailako ligako partidua jokatuko dabe Athleticek eta Eibarrek gaur Lezaman. Zuri-gorriek hiru garaipen kateatu ditue azken hiru jardunaldietan eta beste urrats bat emon gura dabe Txapeldunen Ligea jokatzeko aukerea emoten dabe postuetara hurreratzeko bidean. Sailkapenera begiratuta, Iraia Iturregiren taldea da faboritoa. Entrenatzaileak, baina, garbi dauka Eibar aurkari gogorra izango dala.