Parekotasuna da nagusi eskuz binakako txapelketan, lehen fasea amaitzeko hiru jardunaldi geratzen diranean. Altuna-Martija bikotea bete betean dago sartuta finalaurrekoetarako txartela emoten daben sailkapeneko lehen postu bietan sartzeko lehian. Urrutikoetxeak eta Arangurenek galdu egin dabez azken partiduak baina bizirik daukiez lehen seiren artean sartzeko aukerak. Bikote bi honeek aurrez aurre izango dira barikuan Gernikako Santanape pelotalekuan. Mikel Urrutikoetxea eta Jokin Altunagaz egin dogu berba Bizkaia Irratian.