Ugao-Miraballesen sorrerako urteurrena martiaren 4an da. Udalak Erdi Aroko Azokea eratzen dau 5 urtean behin. 2020an egitekoa zana aurten antolatu nahi dabe. Udabarrian izango da, egin ahal bada. Maiatzean edo bagilean. Leire Lopez Ugaoko Historia Ezagutzeko Zentroko arduradunagaz egin dogu berba Herriz Herri saioan.