Herriz Herri, Ugaon egon gara eguazten honetan. Ekaitz Mentxaka alkateak onartu dau, gogorra izan dala covid aldia, baina herritarrak ohitu egin dirala. Orain, erronka nagusia, une bakotxeko egoerara moldatzea dala nabarmendu dau. Aurrekontuaren gainean, esan dau herritarren beharrizanei erantzuten deutsela. Banderearen gainean be egin deusku berba.