Ugaon egon gara Herriz Herri, asteon. Kick Boxing klubera jo genduan, eta Saioa Blancogaz egin gendun berba. 16 urte daukaz. Juan Carlos Blanco aitak zabaldu eban Kick Boxing kluba. Espainiako hainbat txapel lortu zituan aitak eta alabea bide berean dabil. Une honetan, Euskadiko txapelduna. Amets bat dauka buruan, munduko txapelketea irabaztea.