Mungiako Grupo Arteche enpreseak 75 urte bete dauz. Eta urteurrenaren harira, `Sumando Energías´ izeneko lasterketa solidarioa antolatu dabe. Egoera zaurgarrian dagozan 75 familiri lagundu gura deutse. Edonork parte hartu leike lasterketan. Apirilaren 9ra bitartean, kilometroak egin behar dira, oinez, bizikletaz edota karraderan. Kilometro horreek pilatuz joango dira aplikazino baten bitartez eta helburua, munduari buelta bat emoteko behar diran kilometroak batzea da.