Hezkuntza legearen zirriborroaz egin deusku berba gaur Ikoitz Arrese EH Bilduko legebiltzarkideak. Ahalik eta adostasunik zabalena lortu nahiko leuke berak, EAJ, PSE eta EPgaz batera. EH Bilduk prest ei daukaz egin beharreko zuzenketak, baina beste batzuk denpora gehiago behar badabe ez dabe ikusten epea luzatzeko arazorik. Hezkuntza gaietan herri akordio beharrezkotzat jo dau Arresek.