Urdaibai arraun taldeak indartu egin dau arraunlari plantilea aurreko urtean baino azkarrago ibilteko. Horregaz batera, Iker Zabala entrenatzailea motor bat ipini dau Bou Bizkaia traineruaren atzeko aldean. Zabalak azaldu deuskunez, arraunlarien teknikea hobetzeko erabilten dabe motorra, normalean traineruak lortzen ez dauen abiaduran entrenatzeko aukera emoten dauelako. Amaiera bako olatu baten ganean joatea lez dala dino.