Leire Berasaluzek lan esplotazinorako personen salerosketearen ganeko tesia egin eban, EHU-n kriminologia ikasketak egin eta gero. Normalean pertsonen trata sexu esplotazinoaga lotzen dogu, baina lanerako be salerosten dira pertsonak. Pertsona horreek babesik eten daben aztertu dau, besteak beste, Berasaluzek. Zigor kodean ez dago holako delitu hori gogor jazarten, antza.