Benetako finala zapatuan Zallako Mimetiz pelotalekuan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2022ko ots. 17a, 00:00

 Parekotasuna izan da nagusi ezkuz binakako txapelketaren lehen fasean eta azken jardunaldira arte ez dira erabagiko sailkapeneko postuak. Urrutikoetxeak eta Arangurenek Ezkurdia eta Tolosaren aurka jokatuko dabe zapatuan Zallako Mimetiz pelota lekuan, sailkapeneko seigarren postua jokoan dala. Esperientzia handiko pelotari bi aurreko kodroetan eta gazte bi atzekoetan. Urrutik eta Arangurenek 22-18 irabazi eben lehen itzuliko partiduan baina gauzak asko aldatu dira ordutik eta hona.

Osorik irakurri