Joan dan astean sartu zan indarrean Jokoaren araudi barria EAEko Aldizkari Ofizilean, eta horren ondorioz hainbat joko-areto itxi egin beharko dabez; Besteak beste ezingo da horrelako establezimendurik egon ikastetxeetatik 150 metro baino gitxiagora . Jonata Garcia EHUko irakaslea da eta baita Euskal Jokoaren Behatokiko kidea, "Jokoa eta Gazteria" ikertu dabe eta ondorio ugari atara dabez.