Alain Urrutia margolari bilbotarraren lanak Madrilen ikusiko dira bihartik aurrera. Italiako Maab galeriaren "Painting is a mental thing" proiektuaren barruan erakutsiko dira. Bere margolanak eta Giorgio Morandi artista handi italiarrarenak alkarren ondoan erakutsiko dira euren arteko alkarrizketea eskeiniz. Berlinen bizi dan artisteagaz egin dogu berba aurretik.