Oinatz Bengoetxeak bere kirol ibilibide profesionaleko azken partidua jokatuko dau zapatuan Iruñeko Labrit pelotalekuan. Leitzarrak, baina, pelotan jokatzen jarraituko dau herri txikietako frontoietan. Bengoetxeak 70 bat partidu jokatuko dauz uda amaierara arte. Ordurako hogei urte beteko dauz pelotan.