Herriz Herri, Maruri-Jataben egon gara. Enara Alzaga herritarrak Williams sindromea dauka, gaisotasun arraroa. Beste herritar batek, Agus Barandiaranek, kontzertu solidarioa eratu dau alkartearen alde dirua batzeko. Martiaren 5ean izango da Olalde Aretoan, Mungian. Enarak berak eta Amillotx Taldeak be parte hartuko dabe artista konbidaduen artean. Joseba Alzaga alkarteko zuzendaritzako kide eta Enararen aitagaz eta Agus Barandiaran Korrontziko buruagaz egin dogu berba.